EKINTZEN AGENDA

Hegoaldeko feminismoak, lurraldearen gaineko begirada kritikoak”4.kontsumo-foro ( Mesedez, Baieztatu etorriko zarela)

ANTOLATZAILEA Zarensare-EnRedandonos-Dorretxe - Sagarrak-Ekologistak
LAN ILDOA Consumo
DATA ETA ORDUA 27/03/2019 - 18:30 h.
IRAUPENA 2h
KOKAPENA Marienea-Casa de las mujeres de Basauri

Topaketa honetan oinarrizko elementu epistemiko eta metodologikoak ematen ditu, Abya Yalan Hegoaldeko feminismoek sorburu dituzten argudio eta beharrizanak ulertzeko. Hegoaldeko feminismoak emakume indigenen nahiz afro-jatorriko emakumeen mugimenduen testuinguruan kokatuko ditugu; Hegoaldeko feminismoen, ekologismo(ar)en eta lurralde(ar)en kontzepzioen arteko loturak aztertuko ditugu. Hegoaldeko feminismoen aztarna metodologikoak senti-pentsatuko ditugu –zeinek emozioak eta gorpuztasunak berrartzen baitituzte– eta gorputz-lurralde, gorputz-lurra konstruktuan eta gorputz-kartografietan barneratuko gara.

Izena emateko azken eguna: martxoak 26. ekologiak@sagarrak.org eta 944263769.

Noiz? Martxoak 27, asteazkena, 18:30etatik 20:30etara
Non? Marienean. Basauriko Emakumeen Etxea.
Dohako sarrera baina mesedez, baieztatu etorriko zarela.

Dinamizatzailea:Delmy Tania Cruz Hernández: feminista antirrazista, herri-hezitzailea, Hegoaldeko ekologista, animalista, laguna eta laguntzailea beren lurraldeak defendatzen dituzten emakume eta herrien prozesuetan. Beheko eta ezkerreko militante feminista naiz. Bestelako hezkuntza-eren arloan, Subjektuaren Pedagogiako programan 4 urtez jardun dut koordinatzaile, Pueblako Unibertsitate Indigenan (UCIRED). Mujeres Transformando Mundos antolakunde feministan militatzen dut Chiapasen (Mexiko), eta, era bateratuan zerbait egiteko ideia hasi zenetik, Miradas Criticas del Territorio desde el Feminismo kolektiboko kidea naiz. Akademian oin bat dudala, hots epistemikoak sortzeko, Antropologiako doktoregoa ikasten dut hego-ekialdeko CIESASen, Mexikon, eta “Gorputzak, lurraldeak eta feminismoak” lantaldearen koordinatzaileetako bat naiz. Neure buruaren kontakizuna egitea nire grinetako bat da, eta horregatik Flor del Guanto (Ekuador) aldizkarian eta Lenguajes Feminista-renean (Chiapas) parte hartzen dut.

Zatoz!

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia