EKINTZEN AGENDA

Gizarteak otsoari buruz duen hautematea aldatzen laguntzeko helburua du BARBACANA, la huella del lobok.

ANTOLATZAILEA Dorretxe - Sagarrak -Ekologistak Martxan Tradener
LAN ILDOA Naturaleza
DATA ETA ORDUA 28/03/2019 - 20:00-22:00h h.
IRAUPENA 75 min
KOKAPENA Social Antzokia Basauri

Gizarteak otsoari buruz duen hautematea aldatzen laguntzeko helburua du BARBACANA, la huella del lobok.
Andrés Illana Euskadiko Otso Taldearen ordezkaria izango dugu gurekin. Espezieak bizi duen egoerari buruz hitz egingo digu, eta hura mehatxatutako espezieen euskal katalogoan sartzeari buruz.
Iberiar Penintsulan grabatu zuen Arturo Menor dokumentalistak Barbacana, la huella del lobo, 2016 eta 2018artean. Otso iberiarraren eta abeltzaintza estentsiboaren arteko eztabaidan murgiltzen gaitu filmak, hiru ikuspuntu ardatz hartuta: batetik, otsoa ageri zaigu, naturan; bestetik, otsoaren bizi-zikloa erakusten digu filmak (kumeen jaiotzea, taldearen eguneroko bizimodua…); eta, azkenik, abeltzainen errealitatea kontatzen digu, otsoa babestearen alde daudenena, eta kontra daudenena. Barbacana, la huella del loboren xedea da otsoa bizirautearen aurkako argudioak zalantzan jartzea, eta animalia horren estigmatizazioa desagerraraztea.
Heziketa-proiektu baten parte da filma. Proiektu horen helburua da gizarteak otsoari buruz duen irudia aldatzea, azienda babesteko prebentzio-neurriak hartzea eta abeltzaintza-ekosistemetan otsoak duen garrantziaren berri ematea.

Ezin duzue galdu.
Zatozte!

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia