EKINTZEN AGENDA

Consumir hasta morir...Zer kontsumitzen dugu: biolentzia ala ongizatea? 3. kontsumo-foroa.Zarensare-Enredando.

ANTOLATZAILEA Zarensare-EnRedandonos-Dorretxe - Sagarrak-Ekologistak
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 27/02/2019 - 19:00h h.
IRAUPENA 1:30h
KOKAPENA Marienea-Casa de las mujeres de Basauri

Topaketa honetan proposatzen dizuegu hausnartzea ea kontsumoak zelan eragiten digun, emakumeei bereziki —izan ere, kontsumo-gizarteak emakumeen bizitzan dituen ondorioek argi erakusten dute gaur egungo ekoizpen-moldeak goitik bera aldatu beharra dagoela—.

Horren guztiaren gainean hausnartuko dugu. Taldean ikasiko dugu indarkeria matxisten eta kontsumo kapitalistaren arteko lotura ikusarazten, ulertzen eta azaltzen. Errealitatea eraldatzeko alternatibak proposatuko ditugu (zehazkiago, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen duen kontsumo kritiko, arduratsu eta eraldatzailea landuko dugu).

Zenbait kontzeptu eta planteamendu azalduko ditugu, ulertzeko nondik heltzen diogun gaiari, eta zelan aztertzen dugun errealitatea.

Eta, azkenik, kontsumismotik aldentzeko eta ongizate-maila handiagoa lortzeko alternatiba praktikoak emango ditugu.

Zatoz!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia