EKINTZEN AGENDA

«Dicen que tienes veneno en la piel...» Toxikoak: zelan ekidin? Badago alternatibarik.2.Kontsumo-foroa, ZarenSare-enRedando.

ANTOLATZAILEA ZarenSare-enRedando-Dorretxe - Sagarrak-Ekologistak
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 30/01/2019 - 19:00h h.
IRAUPENA 1:15h
KOKAPENA Marienea-Casa de las mujeres de Basauri

Topaketan, galdera batzuei erantzuten saiatuko gara: zelan identifikatu substantzia toxikoak higiene-, edertasun- eta garbiketa-produktuetako etiketetan? Zeintzuk dira? Non daude? Zergatik eta zelan eragiten diote gure gorputzari eta ingurumenari?.Horrez gain, gure gorputzerako eta ingurumenerako hobeak diren higiene- eta zaintza-produktuei eta detergenteei buruzko zenbait irizpide emango ditugu.

Kutsatzaile hormonalak substantzia sintetikoak dira, pertsonen eta animalia basatien hormona-sistema aldatu, eta, ondorioz, haien osasunaren aurkako ondorioak eragin ditzaketenak. Beste izen batzuk ere eman izan dizkiete substantzia horiei: hormona-asaldatzaileak, disruptore endokrinoak, EDCak (ingelesezko siglak direla-eta)… Mundu osoan zehar areagotzen ari diren gaixotasunei lotuta daude produktuok.

Europak eta Espainiak ez dute interes handirik agertu gaiari buruz informatzeko, ez eta hormonen funtzionamenduan eragina duten substantziak mugatu edota debekatzeko ere. Eta, hori, emakumeen osasunaren aurkako atentatu zuzena da.

Gaur, Kistiñe García etorri da, Ecologistas en Acción kanpainaren arduraduna. Taldea EDC Free Europe koalizioko kidea da, Europako beste dozenaka gizarte-erakunderekin batera, eta haien helburua da biztanleek hormona-kutsatzaileekiko duten esposizioa gutxitzea.

Ez hutsik egin! Zatozte!

KONTSUMO ARDURATSU ETA ERALDATZAILEARI BURUZKO KANPAINA 2019

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia