EKINTZEN AGENDA

Dokumentala aurkeztea – Foruma: “BOLINTXU, EL ULTIMO VALLE”

ANTOLATZAILEA Dorretxe - Sagarrak -Ekologistak Martxan Plataforma Ampliación Supersur Ez
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 12/12/2018 - 19:00h h.
IRAUPENA 1:30h
KOKAPENA Ibaigane Kultur Etxea Basauri

Dokumental honen bitartez eraiki nahi den Supersurraren edo Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea luzapenaren ondorioak ezagutaraziko dira.
Metropoliko Hegoaldeko Saihesbidea («Super Sur» delakoa) eraikitzeko proiektuaren ondorio ekonomikoak eta ingurumen-inpaktuak aztertzen ditu dokumentalak. Beharrezkoa ez den azpiegitura baterako diru-xahutzea izateaz gain, larriki mehatxatzen du Bolintxu bailarako bioaniztasuna (Bilboko azken bailara naturala da Bolintxu).

Zergatik gaude Supersur handitzearen kontra?
Supersurra Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta dago eta ondorioen artean aipagarriak dira hauek:
– 47 milioi euro kilometro bakoitzeko, 2 minutu baino ez aurrezteko.
– Pagasarriko Bolintxu babes bereziko zonaldea kaltetuko du.
– Aurreikusitako trafikoaren % 50era ere heldu ez den autopista da.

Anima zaitezte etortzera!

SUPERSURRAREN LUZAPENARI EZ!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia