EKINTZEN AGENDA

Zer egin PLASTIKOrik gabe bizitzeko?Kontsumo-alternatibak 2018/19, Zarensare-Enredando* Topagunea Marienean (Basauri) Kontsumo-alternatibak ikusgai jartzeko topaketa hilero.

ANTOLATZAILEA Zarensare-EnRedandonos-Dorretxe - Sagarrak-Ekologistak
LAN ILDOA Consumo
DATA ETA ORDUA 21/11/2018 - 19:00h h.
IRAUPENA 1:15
KOKAPENA Marienea-Casa de las mujeres de Basauri

Kontsumo arduratsuaren alorreko alternatiba praktikoak transmititzeko hileroko topaketen proposamena aurkezten dizue Zarensare-Enredando Basaurik.

Basaurin kontsumo arduratsu eta eraldatzaileari buruz gehiago jakiteko eta gaiari buruz hitz egiteko topaketak

Helburua da informazioa ematea, kontsumo-alternatibak eta horiek duten eragina partekatzea, hausnarraraztea ea zer eta zergatik kontsumitzen dugun, eta produktuak erosterakoan aintzat hartu beharreko irizpideak plazaratzea. Tokiko ekonomiarekin, gizarte- eta lan-baldintza duinekin, kontsumitzaileen eskubideekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin konprometitutako zerbitzu eta erakundeen berri ere emango dute.
Foroak zer kezka edo interes dituen, zenbait gai proposatuko ditugu, eta, apurka-apurka, ohiko kontsumoaren alternatibak landuko ditugu eta hausnartzearen abantailak jorratuko ditugu.
Egin bat aldaketa sozialaren tresnarekin, KONTSUMOArekin! Hartu aldatzeko jarrera ardatz, eta hausnar dezagun elkarrekin! Hona hemen lehen topaketarako gaia:
Zer egin PLASTIKOrik gabe bizitzeko?
Azaroaren 21ean, 19:00etan, Marienea Basauriko Emakumeen Etxean
Animatu eta parte hartu!

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia