EKINTZEN AGENDA

Beste kontsumo-eredu batean gaude!

ANTOLATZAILEA Zarensare-EnRedandonos-Dorretxe - Sagarrak-Ekologistak
LAN ILDOA Consumo
DATA ETA ORDUA 14/11/2018 - 19:00h h.
IRAUPENA 1:30
KOKAPENA Casa Torre de Ariz, Basauri.

Hango eta hemengo kontsumo arduratsua saretzen, Zarensarerekin. Eraldatzen ari garen kontsumo-ereduetan loturak sortzeko abentura da: han eta hemen, batzuk eta besteak, gurea eta haiena… Dena batu behar da, jabetzen bagara bizitzeko eta elkarrekin bizitzeko, kontsumitu egin behar dugula…
Harreman-molde berriak ekarri ahal dituen oinarri komuna da kontsumoa. Harremanak eraikitzeko modu kontsekuenteagoa, kritikoagoa, eraldatzaileagoa bilatzen dugu, eta horri buruz hausnartzera gonbidatzen zaitugu, hauexek bezalako galderei erantzuna bilatzera: beste modu batean kontsumitu ahal dugu? Zelan kontsumitu genero-ikuspegi batetik? Nork egiten du hala? Zer jakin behar dugu?

Bada, hango eta hemengo kontsumitzaileok erabakiak hartzen ditugu. Joerak aldatzen ditugu. Erosketa han ala hemen egitea ez da bakarrik hozkailua betetzea edota beharrizan bati erantzutea. Erostea, lurraldeari garrantzia ematea ere bada, ekoizpenak harengan duen inpaktuari… Eta, beraz, hango eta hemengo ingurunea eraldatzeko eta hobetzeko tresna da kontsumoa.

Kontsumo kontzientean aurrerapauso bat ematen ari gara. Dagoeneko, edozer gauzak ez digu balio. Gure kontsumo-jarrera guztiek dute garrantzia; denek eragiten diote ingurumenari.

Zarensare-Enredando Basaurik topaketa puntualen proposamena aurkezten dizue, kontsumo arduratsuaren alorreko alternatiba praktikoak transmititzeko.

Zatoz!

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia