EKINTZEN AGENDA

Park(ing) Day 2018. Irauli Basauri! Europako Mugikortasun Astea.

ANTOLATZAILEA Dorretxe - Sagarrak -Ekologistak Martxan
LAN ILDOA Movilidad y Transporte
DATA ETA ORDUA 21/09/2018 - h.
IRAUPENA Todo el día
KOKAPENA Basauri

Iraileko hirugarren ostiralean egiten da «PARK(ing) DAY». Aparkalekuak aisialdirako gune bihurtzen dituzte herritarrek, elkarteek eta erakundeek, nazioarteko ekimen horretan.

«PARK(ing) DAY» egiten hasi zirenetik (2005), mugimendu globala bilakatu da: modu independentean aritzen dira erakundeak eta norbanakoak, baina mugikortasun iraunkorraren aldeko filosofia berari jarraitzen diote denek. Espazio publiko iragankor molde berriak sortzen dituzte, mundu osoan zeharreko hiri-inguruneetan.

Horrela, bada, ekimen honen bitartez hiritarrek aukera izaten dute kaleak erabiltzeko moduak birpentsatzeko, hiri-azpiegiturei buruzko eztabaida sustatzeko, eta espazio publikoa berreskuratzeko beharrari buruzko alarma jotzeko. Gaur egungo erabilera auzitan jarrita bilatzen dena da herritarrak ahalduntzea, guztion artean publikoa birdefinitu dezagun, guztion beharrizan eta interesen zerbitzura egon dadin.

Mundu osoan hiri asko dira ekimenarekin bat egiten dutenak eta, egun batez, aparkaleku grisak bizitzaz beteriko gune bihurtzen dituztenak.

Animatu eta parte hartu!



  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia