EKINTZEN AGENDA

Ibilbide naturalista gidatua Gorbeiako Natur Parkean zehar

ANTOLATZAILEA Dorretxe - Sagarrak -Ekologistak Martxan
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 30/09/2018 - 8:30 h.
IRAUPENA Todo el día
KOKAPENA Parque Natural de Gorbeia

Gorbeiako Natur Parkera joango gara, Altubeko pagadian barrena —Euskadiko pagadi handienetakoa da—. Landare eta animalia ugari bizi dira Gorbeiako mendialdean, eta irteerak aukera emango digu naturgune garrantzitsu horretako ingurumen-baloreak ezagutzeko. Eremuak bizi dituen arazo batzuen berri ere jasoko dugu.

Gainera, oreinen marrualdi sasoia izango da, eta ibilbidean zehar, agian, parada izango dugu beren lurraldea eta eme multzoa gainerako arrengandik defendatzen dituzten orein arren marruak entzuteko.

Egun osoko irteera da. Mendirako oinetakoak, aldatzekoak, janaria, ura, eta arropa egokia eraman behar dituzue (eguraldiaren araberakoa).

Irteera:
08:30 Arizko autobus geltokia (Basauri).
09:00 San Nikolas aurreko autobus geltokia (Bilbo).

Aurreikusi dugu 18:30 aldera bueltan egotea Bilbon, eta 19:00ak aldera Basaurin.

Prezioa: 10 € helduak, eta 5 € haurrak.
Dirua honako kontu-zenbaki honetan sartu: 3035 0068 01 0681126228 (Laboral Kutxa).

Beharrezkoa da izena ematea. Toki-kopurua mugatua da.
Izena emateko azken eguna: irailak 26.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia