EKINTZEN AGENDA

Reservas Naturales Fluviales en Euskal Herria. Retos para avanzar en la protección de los ríos mejor conservados.

ANTOLATZAILEA Ekologistak Martxan Bizkaia y Bizizaleak Kultur Elkartea.
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 13/06/2018 - 19:00h h.
IRAUPENA 1:30h
KOKAPENA Ekoetxea, Pelota kalea,5 Bilbao
AURKEZLEA/K Raúl Urquiaga

Ibai Erreserba Naturalak (IEN) gutxien eraldatutako ibaien kontserbazioa bermatzeko babes-figurak dira. Ibai-ekosistemek Estatuan jasan duten (eta jasaten ari diren) degradazioa eta geroko mehatxu ugariak direla-eta, ibaiak babesteko berebiziko tresnak dira IEN direlakoak.

Hasierako IEN izendapenak 2015ean egin ziren, eta, harrezkero, haiek garatzeko hainbat ekimen garatzen ari dira (karakterizazioa, katalogazioa, marko arau-emailea, garrantziaren aitortza, kudeaketa-neurriak, helburuak, etab.).

Euskal Herriaren eremuan, 9 IEN ditugu izendaturik. Hitzaldiaren helburua ibai horiek ezagutzea da, bai eta haien ezaugarriak aztertzea eta erreserba gehiago izendatzea nola lortu azaltzea ere.

Anima zaitezte etortzera !

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia