EKINTZEN AGENDA

TTTIP/CETA Ez.Jardunaldiak: Euskal Herria kapitalaren eraso berriaren aurrean

ANTOLATZAILEA TTIP / CETA EZ
LAN ILDOA Consumo
DATA ETA ORDUA 04/05/2018 - 18:00 a 20:30h h.
IRAUPENA 2 dias
KOKAPENA La Bolsa, Pelota kalea 10

TTIP eta CETA agenda mediatikotik desagertu diren arren, merkataritza askeko hitzarmenen aurkako borrokak berebiziko garrantzia mantentzen du burujabetza eta demokraziaren defensarako. Hori dela eta, Euskal Herrian TTIP/CETAri Ez Kanpainatik Europar Batasuna bultzatzen ari den merkataritza eta inbertsio hitzarmen-bolada berrian begirada ipintzea beharrezkotzat jotzen dugu. Egungo testuinguruan, hitzarmen hauek gutxiengo baten interes ekonomikoa herrien burujabetzaren gainetik kokatu nahi duen mundu mailako bolada antidemokratiko baten adierazle bilakatzen direla ulertuz.

Testuinguru berri honek gure diskurtsoa birformulatu, berritu eta indartzeko erronka planteatzen digu, bolada berri honek gure lurraldean izango dituen ondorioen analisiari dagokionez, eta baita ere aurkaratzeko formei dagokionez. Beti ere merkataritza askeko hitzarmenen aurkako erresistentzia -botere korporatiboaren adierazle nabarmenetariko bat diren einean- lurraldea, demokrazia, burujabetza eta bizitzea pena merezi duten bizitzen defentsan diharduten kolektibo desberdinen arteko artikulazio indartsuago batekin batera joan beharko dela kontutan harturik.

Beraz, jardunaldi hauek merkataritza eta inbertsio itunek kapitalaren ofentsiba berri honen baitan jokatzen duten rola ulertzeko beharrari erantzuna eman nahi diote; Euskal Herriak birkonfigurazio horretan jokatzen duen paperean arreta berezia jarriz, baita hori aurkaratzeko garatu behar ditugun estrategietan ere. Horregatik, eztabaida hau ikuspuntu desberdinetatik jorratzeko mahai inguru bat, eta esparru desberdinetan eraikitzen ari diren alternatiba eta erresistentzien arteko artikulazioa bultzatzera zuzendutako eztabaida espazio bat planteatzen dira.

Izena-emateko eta egitaragua:

https://www.ekologistakmartxan.org/eu/evento/jornadas-euskal-herria-ante-la-nueva-ofensiva-del-capital/?instance_id=4389

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia