EKINTZEN AGENDA

Uda ikastaroa: Trantsizio Energetikoa eta Demokrazia. Eragileak eta experientziak.

ANTOLATZAILEA Ekologistak Martxan -UPV/EHU-Mugarik Gabeko Ingenieritza /ISF
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 28/06/2018 - h.
IRAUPENA 2 días
KOKAPENA UPV/EHU Bilbao

TRADENER proiektuan, Ekologistak Martxan eta UPV/EHUrekin batera eta Mugarik Gabeko Ingenieritza antolaturiko ikastaroaren berri ematen dizuegu. Ekainaren 28 eta 29an izango da Bilbon, UPV/EHUko Udako Ikastaroen barruan.

Pobrezia energetikoa, generoa energia, energiaren bermunizipalizazioa, energia burujabetza, menpekotasuna, energia segurtasuna… Hauek dira azken aldian berrietan irakurri zein lagunekin eztabaiadatua aurki ditzakegun hitzak. Gaur egungo energia arloan aldaketak nabariak dira, eta honek problematika zein zalantza berriak sortzen dizkigu.

Zer esan nahi du pobrezia energetikoak? Zein da energia arloko langileen egoera? Zein motatako energia erabiltzen dugu gure egunerokotasunean? Ba al dugu alternatibarik? Zergatik gertatzen dira hainbat eskubide urraketa energia proiektu handien inguruan? Zenbat energia behar dugu ondo bizitzeko? Pentsa al dezakegu Euskal Herriko trantsizio energetiko batean, jasangarritasun, justizia sozial eta parte hartze prozesuen bitartez?
Ikastaro honekin galdera guzti hauei eta sortuko diren zalantza gehiagori ere erantzuna ematen saiatuko gara. Erantzun hauek bai akademiatik, bai herri mugimendu zein norbanakoengandik sortzea izango da helburua, denon arteko jakintza sortuz.

Izen -ematea eta egitaraua:

https://tradener.wordpress.com/uda-ikastaroa-curso-de-verano/

https://euskadi.isf.es/blog/udaikastaroa/?lang=eu

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia