EKINTZEN AGENDA

Mikro-tailerra Permakulturaren hastapenak (giza espazioak eta habitatak diseinatzea).

ANTOLATZAILEA Dorretxe Sagarrak-Ekologistak Kiribilore Permacultura
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 05/05/2018 - 10:00h h.
IRAUPENA 3:30h
KOKAPENA Basozelai Gizarte Etxea, Basauri.

Permakulturak zenbait tresna, ideia eta metodo ematen dizkigu, bere printzipio etiko, jarrera eta diseinuen bitartez. Printzipio horien xedea da hiri- eta landa-eremu jasangarriak sortzeko orientabidea, inspirazioa eta laguntza ematea (izan hiri-ortu, orube, baserri edo eskola).

Saioan erakutsiko digute permakulturak zelan diseinatzen duen zenbait elementu dituen sistema bat. Permakulturaren sortzaile Bill Mollisonek zioen bezalaxe, «elementu desberdinen arteko lotura da diseinua. Kontua ez da ura, oiloa edo arbola, baizik eta zelan dauden lotuta ur, oilo eta arbola hori».

Permakulturaren oinarri diren printzipioak aurkeztuko ditugu, eta zenbait adibide ikusiko ditugu, ulertzeko zertaz ari garen. Saio amaitu eta gero, parte-hartzaileek dinamika bat egingo dute, modu dibertigarri eta entretenigarrian ezagutzeko permakulturaren oinarriak (bide batez, jardueran aurrera egiteko lan-talde giroa sortuko da).

Saio erdian atsedenaldia egingo dugu: tokiko produktu ekologikoak dastatzeko tartetxoa hartuko dugu.

Amaitzeko, ortua diseinatuko dugu, aintzat hartuta permakulturaren printzipioak eta elementuak: ura, negutegia, oilategia, fruta-arbolak, urmaela, eta abar.

Toki-kopuru mugatua denez, izena eman beharko da. Azken eguna: maiatzak 3.

Zure zain gaude!!!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia